Zerbitzuak

Diagnosia eta estrategia

Tokian tokiko errealitatea aztertuz, inplikatutako eragileen partaidetza bilatzen duen (erakundeak, elkarteak, hezkuntza-komunitatea, zientzia-komunitatea, etab.) eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datozen etorkizuneko estrategiak osatzen ditugu.

 

  • Iraunkortasun-diagnosien eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen osaketa.
  • Erakunde ezberdinek burututako jarduerek Garapen Iraunkorrerako Helburuei egiten dieten ekarpena aztertzea eta 2030 Agendarekin bat datozen estrategiak definitzea.
  • 2030 Agenda definitzeko prozesu parte-hartzaileak.
  • Revisión de planes de acción de Agenda Local 21 y transición a la Agenda 2030 Local. Tokiko Agenda 21eko ekintza-planak berrikustea eta Tokiko 2030 Agendarako saltoa ematea.
  • Energia-estrategiak definitzea.
  • Hondakinen prebentziorako planak.
  • Klima-aldaketaren aurka ekiteko estrategien diseinua.

Burututako lanen adibideak

Azkenaldiko beste proiektu batzuk

  • Garapen Iraunkorreko Plana (2030 Agenda) Durangoko (2022-2024), Donostiako (2022-2024), Durangaldea eskualdeko (2023-2024), Bergarako (2020-2021), Lezoko ( 2020-2021), Hondarribiko (2018-2020).
  • Bergarako Tokiko Klima eta Energia Plana (2022-2024), Ordiziako Tokiko Klima eta Energia Plana, Oiartzungo Tokiko Klima eta Energia Plana.
  • Urola Erdialdeko Klima eta Energiaren Eskualdeko Plana (2022-2023), Oarsoaldea (2021-2022) eta Urola Kosta (2021-2022).
  • Ordizia 2030 Agenda Plana (2023-2024) osatzea helburu duen parte-hartze prozesua.
  • Ekonomia zirkular baterako jatetxeen sektorerako bide-orri baten definizioa (2022).
  • Gipuzkoako Energia Estrategiaren 2050 (2021) parte hartzeko deliberazio-prozesuaren dinamizazioa eta estrategia horren Parte-hartze Deliberaziorako Protokoloa egitea (2020).
  • Gipuzkoako Energiaren Kontseiluaren Idazkaritza Teknikoa (2018-2021).
  • Gipuzkoako Agenda 21eko ekintza planak ebaluatzeko eta programatzeko programa (2016)

Komunikazio eta sentsibilizazioa

Gure ingurua hobetzeko eta gizarteko sektore ezberdinen beharretara egokitutako kalitatezko espazioak diseinatzeko dibulgazio-jarduerak garatzen ditugu:

 

  • Kontzientziazio-kanpainak diseinatzea eta dinamizatzea.
  • Prentsa-bulegoa: prentsa-oharrak, prentsaurrekoak, …
  • Diseinu grafikoa: liburuxkak, roll up-ak, kartelak, merchandisinga.
  • Web diseinua: blogak, formularioak eta online inkestak.
  • Herritarrekin hartuemana izateko espazioen kudeaketa.
  • Sentsibilizaziorako giden diseinua
  • Sormena.
  • Organización de eventos (en consonancia con la metodología Erronka Garbia promovida por Gobierno Vasco). Ekitaldien antolaketa (Eusko Jaurlaritzak sustatutako Erronka Garbia metodologiarekin bat etorriz).

Burututako lanen adibideak

Azkenaldiko beste proiektu batzuk

  • Mugikortasun elektrikoari buruzko komunikazio kanpaina Urola Garaian (Gipuzkoa)
  • “Asteklima 2019” and “Asteklima 2020” klima-aldaketari buruzko sentsibilizazio-kanpain EAEko udalerrietan (Astigarraga, Barakaldo, Irun, Ordizia, Gernika, Irun).
  • Birziklatzearen aldeko kanpainak Deban, Eibarren, Urola Kostako ikastetxeetan, etab.
  • Mugikortasun iraunkorrari buruzko kanpainak Mugikortasunaren Europako Astearen barruan (Irun, Hondarribia)
  • Aldizkai elektronikoen diseinua (Donostia, Hernani, Hondarribia, Lezo, Oiartzun)
  • Aldizkarien diseinua (Andoain, Astigarraga, Donostia, Hernani, Hondarribia, Lezo, Oiartzun)

Ingurumen-kudeaketa

Gure bezeroen proiekzioa hobetzen duten ingurumen edukia duten jarduera, proiektu eta programen koordinazio, jarraipena eta ebaluazioaz arduratzen gara:

 

  • Klima eta energia planetan jasotako ekintzen garapena errazteko ekintzen azterketa eta proposamena: aterpe klimatikoen azterketa eta proposamena, energiaren fiskalitatea, etab.
  • Konpostaje programen jarraipena.
  • Hiri hondakin solidoen karakterizazioa.
  • Hurbiltasuneko ingurumen-aholkularitza (jarduera sailkatuak, diru-laguntzen kudeaketa, proiektuen definizioa, ingurumen-edukia edo iraunkortasun-plan integralak dituzten plan sektorialen kudeaketa eta programazioa, idazkaritza teknikoa eta parte-hartze prozesuen dinamizazioa, etab.).

Burututako lanen adibideak

Azkenaldiko beste proiektu batzuk

  • Eibarko udalerriko aterpe klimatikoen proposamena (2024).
  • Debagoiena eskualdeko udalerrietako energia-zergaren azterketa (2022).
  • Urola Kosta eskualdeko elikagai-hondakinen diagnostiko kualitatiboa (2021).
  • Ingurugiroari buruzko laguntza tekniko espezializatua Adunako (2008tik) eta Irurako (2021etik) Udaletan.
  • Konpostaje programen jarraipena eta aholkularitza (Donostia, Errenteria, Lezo): etxeko konposta eta konpostaje komunitarioa.
  • Errenteriako Udalari laguntza teknikoa tokiko garapen jasangarrian (2007tik aurrera).

Ingurumen-hezkuntza

Herritarrekin batera garapen iraunkorraren alde lan egiteko beharrezkoak diren mekanismoak diseinatu eta dinamizatzen ditugu:

 

  • Eskolako 2030 Agendaren dinamizazioa.
  • “Euronet 50/50” programaren dinamizazioa.
  • Material didaktikoen diseinua.
  • Landa-ingurunerako hezkuntza-euskarriak (bideen seinaleztatzea, informazio-panelak, etab.)
  • Ikastaro zein programa didaktikoetarako erreserbak eta izen-emateak kudeatzea.
  • Ingurumen-kudeaketa.

Burututako lanen adibideak

Azkenaldiko beste proiektu batzuk

  • Agenda 2030 Eskola hezkuntza programaren garapena Astigarraga, Andoain, Donostia, Errenteria, Hondarribia, Lezo eta Oiartzun (Gipuzkoa) ikastetxeetan. Landutako gaiak: klima-aldaketa, energia, elikadura jasangarria, kontsumo arduratsua, mugikortasuna, ura, hondakinak, kultur aniztasuna, bioaniztasuna.
  • Hernaniko BHIn (2019-2021) energia aurrezteari eta kudeaketari lotutako “Euronet 50/50” programaren dinamizazioa
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Gipuzkoa Argitu” programako energia tailerrak koordinatzea (2017tik)
  • Gai ezberdinen inguruko ikastaro eta tailerrak antolatzea (birziklapena, kontsumo arduratsua, etab.)
  • Ingurugiro-edukia duten jokoen antolaketa eta dinamizazioa