Astigarragako Herri-eskolako 3. mailako ikasleekin izan gara Astigarragako herri-baratzeetan. Bertan zein landare eta barazki landatzen diren ezagutzeko aukera izan dute. Horretarako, baratzean ezagutu dituzten barazkiekin errezeta bat prestatzeko eskatu diegu: entsaladak eta kremak egiteko osagaiak eta urratsak adierazi dituzte ikasleek. Barazki-hanburgesa goxoa kuzinatzeko errezeta ere idatzi dute.
Orain etxean, senideekin, paperean idatzitakoa sukaldean prestatzera animatuko al dira? Gu baiezkoan gara!
Recent Comments