logos

Berriak

Argitaratu berri da Oarso 21en 7. alea


Oarsoaldeko Udaltalde 21ek OARSO 21 buletin digitalaren azken alea argitaratu berri du, 7. alea hain zuzen ere. Tokiko garapen iraunkorrarekin zerikusia duten Oarsoaldea eskualdea osatzen duten 4 udalerrietako berriak barneratzen dira Oarso 21en, eta baita eskualdeaz gaindiko intereseko bestelako gaiak ere.

Honakoak izan dira 7. buletinean Izadi 21 aholkularitza enpresak aztertu dituen iraunkortasuneko gaiak:

  • sB¡oaniztasuna: Oiartzunen kokatutako Natura 2000 Sareari buruzko erakusketa.
  • Gizarte ongizatea: Lezoko Berdintasun Planaren osaketa eta Pasaiako emakumeen egoerari buruzko diagnosi partehartzailea.
  • Klima Aldaketa: klima aldaketari buruzko Nazio Batuen Biltzarraren nondik norakoak eta espazio publikoetako energia aurrezpen handiagoa lortzeko asmoz onartutako Errege Dekretuaren nondik norakoak.
  • Iraunkortasunarekin zerikusia duten udal estrategiak: Errenteriako Udalak onartutako Ingurumen Estrategian jasotako programen garapena.

Oarso 21 buletin digitala posta elektroniko bidez jaso nahi duen orok honako web gunean sartuz izena eman dezake: www.oarsoaldea.net/agenda21

 

 

Klima aldaketari aurre egiteko Nazio Batuen biltzarra


Nazio Batuen Elkarteak eta Danimarkako Gobernuak antolatuta, abenduaren 7tik 18ra bitartean Klima Aldaketari aurre egiteko Nazio Batuen Biltzarra ospatzen ari da Copenhague hirian. Biltzarrean gobernuak ez ezik, elkarteak, prentsa eta gobernu-arteko erakundeak ere parte hartzen ari dira.

Aurrerantzean klimaren hobekuntza eta munduko herrialde guztiak batuko dituen asmo handiko akordio bat lortzeko bidean, Klima Aldaketaren aurkako Biltzarra erabakigarritzat definitu du Nazio Batuen Elkarteak.

Ameriketako Estatu Batuen ordez, orain Txina da Berotegi Efektuko Gas gehien isurtzen dituen herrialdea eta petrolioaren prezioa izugarri igo da. Gauzak horrela, deskribatutako egoera horrek gogorarazten digu erregai fosilak (petrolioa eta ikatza esaterako) kutsadura-iturri izateaz gain, energia iturri horien erreserbak etengabe murrizten ari direla.

Orain artekoa aintzat hartuz, Biltzarraren helburua gizakion jarduera dela eta atmosferara isurtzen ditugun Berotegi Efektuko Gasak gutxitzera bideratutako gobernu arteko akordio lotesle bat erdiestea izango litzateke. Era berean, aipatu akordioak munduko herrialde gehienen babesa izatea ere lortu beharreko helburutzat jo du Nazio Batuen Elkarteak. Akordio hori 2012 urtea igarota jarriko litzateke indarrean.

Informazio gehigarria: http://es.cop15.dk/

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, %3an murriztu ziren Berotegi Efektuko Gasen isurpenak 2008an aurreko urtearekin alderatuz. Berotegi Efektuko Gasen isurpenak sektoreka aztertuz gero, gas horien guztizko isurketaren banaketa honakoa izango litzateke:

  • Energia sektorea: % 42
  • Garraioa: % 23
  • Industria: % 22
  • Nekazaritza eta arrantza: % 3
  • Etxebizitza eta zerbitzuen sektorea: % 5
  • Hondakinen kudeaketaren sektorea: % 5

 

 

Hondakinak sahiesteko europar astea


Azaroaren 21 eta 29 bitartean hondakinen prebentzioari buruzko europar astearen lehen edizioa antolatu da Europar Batasuneko 10 herrialdetan. Proiektu honek Europar Batzordearen Life + programaren laguntza eta sostengua jaso du eta honakoak dira, besteak beste, partaide diren entitateetako batzuk: Birziklapenaren eta Baliabideen Kudeaketa Iraunkorraren aldeko Hirien eta Eskualdeen Elkartea, Frantziako Ingurumeneko eta Energiaren Kontroleko Agentzia eta Brusela hiriburuko Ingurumen Kudeaketarako Institutua.

Hondakinak Prebenitzeko AsteaAzaroaren 21 eta 29 bitartean hondakinen prebentzioari buruzko europar astearen lehen edizioa antolatu da Europar Batasuneko 10 herrialdetan. Proiektu honek Europar Batzordearen Life + programaren laguntza eta sostengua jaso du eta honakoak dira, besteak beste, partaide diren entitateetako batzuk: Birziklapenaren eta Baliabideen Kudeaketa Iraunkorraren aldeko Hirien eta Eskualdeen Elkartea, Frantziako Ingurumeneko eta Energiaren Kontroleko Agentzia eta Brusela hiriburuko Ingurumen Kudeaketarako Institutua.

Proiektua 3 ediziotan zehar garatuko da (2009, 2010, 2011) eta bere helburu nagusia sentsibilizazio programen bidez hondakinen sorrera ekiditea eta edozein produktu, materia edo sustantzia hondakin ez bihurtzeko beharrezko neurriak aurrera eramatea da. Proiektuaren antolakuntzan laguntzen ari den kideetako bat Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Departamentua da.

Hondakinen prebentziorako ekimen honetan parte hartzeko, azaroaren 21 eta 29a bitartean hondakinen sorrera ekiditera bideratutako ekintzak antolatu behar dira eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren web gunean barneratzen diren izapideak egitea beharrezkoa da.

2009ko edizioan garatutako ekintza adierazgarrienak 2010eko martxoaren 15ean Bruselan ospatuko den Europar Sarien Ekitaldian sarituko dira.

Informazio gehigarria:

Posta elektronikoa: jansorena@gipuzkoa.net
Telefonoa: 943 112 940.
Web orria: http://www.ewwr.eu/es/

 

 

Izadi 21 Honduraseko ordezkariekin bildu da


Izadi 21 aholkularitza enpresak (Garapen Iraunkorra eta Ingurumena) Honduraseko Santa Rosa de Copán udalerriko Alkateari, udalerriko garapen estrategikorako erakundearen ordezkariari (ADELSAR) eta Honduraseko udalen elkartearen ordezkariari (AMHON) Bidasoa-Txingudi eskualdean garatutako Agenda 21en prozesuen nondik norakoak azaldu zizkien joan den ostiralean (urriak 16) Irungo Espazioan (Etorkizuneko Lanbideen Gunea) egindako bileran.

honduras2Izadi 21 aholkularitza enpresak (Garapen Iraunkorra eta Ingurumena) Honduraseko Santa Rosa de Copán udalerriko Alkateari, udalerriko garapen estrategikorako erakundearen ordezkariari (ADELSAR) eta Honduraseko udalen elkartearen ordezkariari (AMHON) Bidasoa-Txingudi eskualdean garatutako Agenda 21en prozesuen nondik norakoak azaldu zizkien joan den ostiralean (urriak 16) Irungo Espazioan (Etorkizuneko Lanbideen Gunea) egindako bileran.

Izadi 21 aholkularitza enpresako teknikariek Hondarribiko eta Irungo Tokiko Agenda 21en prozesuak azaldu zizkieten Santa Rosa de Copáneko ordezkariei. Hala, aurrerantzean aipatu udalerrian tokiko garapen iraunkorraren aldeko prozesua abiarazi eta beraien herriaren errealitatera egokitzeko aukera izango dute. Horretarako, Bidasoako Garapen Agentziaren (Bidasoa bizirik) koordinaziopean, hurrengo 3 urteetan Santa Rosa de Copán udalerrian Tokiko Agenda 21en ezarpen eta diseinu faseak burutzea aurreikusten dute joan den ostiraleko bileran parte hartu zuten eragileek. Proiektu honek Europar Batasuneko URB-AL III programaren laguntza jasoko du.

Tokiko Agenda 21en ezarpen eta diseinu fasea honako pausoetan oinarritzen da:

  •  Tokiko garapen iraunkorraren aldeko konpromisoa hartzea
  • Tokiko Agenda 21en gaian udal ordezkariek prestakuntza jasotzea
  • Garapen iraunkorraren aldeko komunikazio eta sentsibilizazio ekintzak gauzatzea
  • Prozesuan zehar parte-hartzea sustatzeko ekintzak gauzatzea (udal ordezkarien nahiz herritarren partaidetza prozesuak abiaraztea)
  • Udal errealitatea islatzen duen iraunkortasun diagnostikoa idaztea
  • Diagnostikoaren ondorioak nagusiak abiapuntutzat hartuz, hurrengo urteetan martxan jartzeko iraunkortasunaren aldeko Ekintza Plana diseinatu eta onartzea
  • Iraunkortasunerako I. Ekintza Planaren edukia aurrera eraman eta urtez-urtez eraginkorki kudeatzeko metodologia ezartzea

 

 

Kalean da OARSO 21en iraileko buletina


Izadi 21ek, Oarsoaldeko Udaltalde 21en aholkularitza enpresak, OARSO 21 buletin digitalaren iraileko zenbakia diseinatu eta argitaratu du. Aurreko edizioetan bezala, oraingoan ere tokiko garapen iraunkorraren zerikusia duten Oarsoaldea eskualdeko nahiz eskualdez gorako berriak barneatu ditugu aldizkari digitalean. Buletin honetan barneratutako berriak iraunkortasuanrekin zerikusia duten honako gaien arabera sailkatu dira:

  • Bioaniztasuna
  • Eskolako Agenda 21
  • Gizarte ongizatea

Izadi 21ek, Oarsoaldeko Udaltalde 21en aholkularitza enpresak, OARSO 21 buletin digitalaren iraileko zenbakia diseinatu eta argitaratu du. Aurreko edizioetan bezala, oraingoan ere tokiko garapen iraunkorraren zerikusia duten Oarsoaldea eskualdeko nahiz eskualdez gorako berriak barneatu ditugu aldizkari digitalean. Buletin honetan barneratutako berriak iraunkortasuanrekin zerikusia duten honako gaien arabera sailkatu dira:

  • Bioaniztasuna
  • Eskolako Agenda 21
  • Gizarte ongizatea
  • Hiri planeamendua
  • Hondakinak
  • Kontsumo iraunkorra
  • Mugikortasuna
  • Bestelako berriak

OARSO 21 buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, sakatu hemen edo bidal ezazu posta elektroniko bat agenda21@oarsoaldea.net helbidera.

 

Ingurumen arloko europako sarien deialdia ireki da


Europar Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak beren jardueran garapen iraunkorraren aldeko printzipioak eta irizpideak aplikatzen dituzten enpresei zuzendutako ingurumen sarien 2009-2010 deialdia egin du. Sari hauen asmoa ingurumena kaltetu gabe garapen ekonomikoa eta gizarte garapen orekatua lortzera bideratutako produktuak, prozesuak, ingurumen jardunbide egokiak eta politikak martxan jartzen dituzten europar enpresak saritzea da.


Europar Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak beren jardueran garapen iraunkorraren aldeko printzipioak eta irizpideak aplikatzen dituzten enpresei zuzendutako ingurumen sarien 2009-2010 deialdia egin du. Sari hauen asmoa ingurumena kaltetu gabe garapen ekonomikoa eta gizarte garapen orekatua lortzera bideratutako produktuak, prozesuak, ingurumen jardunbide egokiak eta politikak martxan jartzen dituzten europar enpresak saritzea da.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak koordinatzen du deialdia Euskal Autonomia Erkidegoan, eta idazkaritza lanak IHOBE Sozietate Publikoak egiten ditu.  Parte hartu nahi duten enpresek beren hautagaitza aurkezteko orduan, kontuan hartu beharko dute 4 kategoria antolatu direla: 

  • Garapen iraunkorra lortzeko kudeaketa
  • Garapen iraunkorra lortzeko produktua edo/eta zerbitzua
  • Garapen iraunkorra lortzeko prozesua
  • Garapen iraunkorra lortzeko nazioarteko lankidetza

 Hautagaitzak 2009ko irailaren 28ko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira IHOBE Sozietate Publikoaren egoitzan (Urkixo Zumarkalea, 36, 6. solairua, 48001 Bilbo).

Informazio gehigarria: 

Enpresek Ingurumena babestera bideratutako laguntzak


Irailaren 1ean argitaratutako Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren diru-laguntzak ezagutzera eman ziren. Diru-laguntzen Aginduaren xedea ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiten dituzten enpresei beren proiektuak finantzatzen laguntzea da. Bereziki, inbertsio zehatz batzuk sustatu nahi dira: batetik, enpresa onuradunak Europar Batasunean indarrean dauden arauak gainditu ahal izateko behar den ingurumenaren babes-maila lortzera bideratutakoak, eta bestetik, enpresa txiki eta ertainek Europar Batasuneko arau berriak betetze ditzan egin beharrekoak.

Irailaren 1ean argitaratutako Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren diru-laguntzak ezagutzera eman ziren. Diru-laguntzen Aginduaren xedea ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiten dituzten enpresei beren proiektuak finantzatzen laguntzea da. Bereziki, inbertsio zehatz batzuk sustatu nahi dira: batetik, enpresa onuradunak Europar Batasunean indarrean dauden arauak gainditu ahal izateko behar den ingurumenaren babes-maila lortzera bideratutakoak, eta bestetik, enpresa txiki eta ertainek Europar Batasuneko arau berriak betetze ditzan egin beharrekoak.

Diru laguntzen eskaerak aurkezteko epea irailaren 1ean ireki zen eta hilaren 30ean itxiko da. Eskabidearekin batera, diru-laguntzen Aginduaren eranskinean jasotzen den inprimakia bete behar da eta baita apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuaren 8. artikuluan zehazten diren agiriak ere. Dokumentazio guztia Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztu behar da (Donostia-San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bestela Sailaren Lurralde Bulegoetan. 

Ez dute diru-laguntzarik jasoko 2009ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko inbertsioei dagozkien proiektuek.

Diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren 5. artikuluan zehazten diren irizpide teknikoak ezarrita proiektuak lortzen duen puntuazioa eta hautatutako proiektuen inbertsioen zenbateko garbia hartuko dira kontuan. Era berean, ezingo dira gainditu  apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuaren 6.artikuluan ezarritako gehienezko kopuruak, ezta 200.000€ko gehienezko kopurua ere.  Informazio gehigarria honako esteketan: