logos

Berriak

Oarsoaldeko Eskolako Agenda 21en 3. koordinazio-bilera izan da


Oarsoaldeko Eskolako Agenda 21en 3. koordinazio bilera-ospatu dute joan den asteartean. Bertan Errenteriako, Lezoko eta Oiartzungo ikastetxeetako Eskolako Agenda 21 iraunkortasunerako hezkuntza-programaren koordinatzaileek, udaletako teknikariek eta Ingurugela-Ceidako arduradunak hartzen dute parte.

Ikasturte honetan ELIKADURA eta HONDAKINAK lantzen ari dira ikastetxeak eta bilera honetan, besteak beste, programa nola garatzen ari den partekatzeko eta ikastetxeek udalerri mailako diagnosiari nola helduko dioten definitzeko baliatu dute.

Oarsoaldeko Eskolako Agenda 21en bilera

AECIDekin egon gara Valladolid, Aviles eta Guadarraman


Nazioarteko Garapen-lankidetzarako Espainiako Agentziarentzako (AECID) lanean egon gara Gaztela eta Leongo, Asturiako, Galiziako, Andaluziako eta Kanarietako zenbait ikastetxeetako ordezkarirekin Garapenerako Milurteko Helburuak lantzen.

Os dejamos un resumen de la Jornada regional en Avilés con la que cerramos en Asturias el Programa escolar: Nuestro mundo, nuestra dignidad, nuestro futuro llegado a cabo por la AECID y financiado por la Comisión Europea. En Asturias la desarrollamos en colaboración con el Ayto de Avilés, la Agencia Asturiana de Cooperación. Año Europeo del desarrollo.

Posted by Educación Desarrollo on sábado, 5 de diciembre de 2015

Azaroaren 27an, Valladolideko PRAE eraikinean izan gara Gaztela eta Leongo ikastetxeetako ordezkariekin; abenduaren 3an Nazioarteko Oscar Niemeyer Kultura-gunean elkartu ginen Asturiako eskoletako ikasleekin; eta abenduaren 16-18 bitartean, Fray Luis de León Jardunaldietarako gunean, Malagako, A Coruñako, Ourenseko eta Tenerifeko ikasleen delegazioarekin esperientziak partekatu genituen.  

Lurraldeko jardunaldi hauetan 2005-2015 epealdirako ezarri ziren Garapenerako Milurteko Helburuak estatuko ikastetxeetan nola barneratu diren ezagutu nahi izan da, batez ere, genero-berdintasunaren ikuspuntutik. Horrekin batera, ingurumen-esparru ezberdinak ere jorratu ditugu dinamika ezberdinen bitartez. 

niña bajo bandera europea
Logotipo cooperación española

Euskal Herritik, zoriontzeaz gain, eskerrak eman nahi dizkiegu horren gogotsu aritu diren ondorengo ikastetxeetako ikasle eta irakasleei: CEIP Pedro I, Los Ediles, IES Ordoño II, CEIP Marqués de Santillana, CRA el Burgo Ranero, Nuestra Sra. de Lourdes, Gonzalo de Berceo, CFE López Vicuña, IES Cardenal Pardo de Tavera, IES la Merced, IES Pinar de la Rubia, CRA Castrillón-Illas, CP Sabugo, CP Apolinar García Hevia, CP Marcos del Tomiello, CP la Carriona-Miranda, CP Poeta Juan Ochoa, CPEE San Cristóbal, IES Terra Trasancos, IES Carlos Casares, IES Pablo Picasso eta IES Los Realejos; baita AECIDeko arduradunei, Gaztela eta Leongo Juntako langileei, Avileseko Udalari eta, oro har, jardunaldia posible egin zuten pertsona eta erakunde guztiei. 

Ingurumena eta berdintasuna uztartzen


Azaroaren 27an, Valladolideko PRAE eraikinean izan ginen Gaztela eta Leongo ikastetxeetako ordezkariekin Garapenerako Milurteko Helburuak lantzen. Lurraldeko jardunaldi honetan genero ikuspegia landu zuten ikasleek eta hausnarketa sakonak planteatu zituzten genero-berdintasuna erdiesteko. 

AECID Valladolid teatro AECID Valladolid charla AECID Valladolid votacion AECID Valladolid video

Izadi 21 lan-taldea bertan egon zen, jolasen bidez, ingurumena eta genero ikuspegia Milurteko Helburuekin uztartzeko. Horretarako antzara erraldoiaren jolasa baliatu genuen. 

Euskal Herritik, zoriontzeaz gain, eskerrak eman nahi dizkiegu horren gogotsu aritu ziren ikasleei eta, baita AECIDeko arduradunei, Gaztela eta Leongo Juntako langileei eta, oro har, jardunaldia posible egin zuten pertsona guztiei. 

AECID Valladolid jokua

Escudo Junta de Castilla y LeónLogotipo cooperación española

Errenteriako Hiri-hondakin Solidoen Prebentzio-plana onartu du Udalak


Azaroaren 18an Errenteriako Tokiko Gobernu Batzordeak udalerrian hondakinak prebenitzea helburu duen plangintzarako dokumentuari behin betiko onarpena eman zion.

Errenteriako Udalaren hondakinak prebenitzeko egitasmoak, modu ordenatuan, plangintza baten barruan kokatu asmoz, Errenteriako Hiri-hondakin Solidoen Prebentzio-planaren (HHSPP) osaketa lanak burutu ditugu 2014ean zehar. Horretarako, Errenteriako Udalaz gain, besteak beste, Errenteriako Ingurumeneko Aholku-kontseiluak (IAK), Errenkoaldek, IAKko Hondakinen Taldeak eta hainbat herritarrek (web bidez), hartu dute parte.

Plana zenbakitan

  • HHSPPk 7 esparru nagusi hartzen ditu kontuan: Konpostatzearen kultura zabaltzea; Hondakinik gabeko erosketa; Elikadura solidarioa; Sentsibilizazioa, informazioa eta kontzientziazioa; Sektore ezberdinen artean prebentzioa sustatzea; Hondakinen berrerabilpena bultzatzea; Hondakinik gabeko festa eta ekitaldiak.
  • HHSPPk 50 ekintza biltzen ditu, horietatik 28 lehentasun altukoak eta 22 lehentasun ertainekoak bezala definituz. 
  • Planaren oinarri den hondakinen ezaugarritzean udalerriko 15 auzoetako kaleko edukiontzi berdeetatik lagin ezberdinak hartu ditugu honako emaitza lortuz:

Zabor-poltsaren ezaugarritzeko grafikoa

Elikadura Burujabetza oinarri duen lehiaketa antolatu dute EHNE eta Bizilurrek


Elikadura burujabetza, herriek bere elikadura sistemaren inguruan erabakitzeko eskubidean oinarritutako ikuspegi politikoa da. Merkatuen zentralitatea, bizitzaren pribatizazioa eta desberdintasunak bultzatzen dituen ereduaren kontra, elikadura burujabetzak bizitza eta elikadura zentroan jartzea proposatzen du eta beste eredu sozialak eta ekonomikoak amankomunean eraikitzea.

Horren berri eman asmoz Bizilur (Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako erakundea) eta EHNE-Bizkaia nekazarien sindikatuak Bide Berriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian izeneko dokumentala osatu dute, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Hands on the Land for Food Sovereigntyren (Eskuak Lurrean Elikadura-burujabetzarako) laguntzarekin.

Dokumentalean oinarrituz, elikadura burujabetzarekin lotura duen Bide Berriak lehiaketa antolatu dute. Lehiaketaren helburua Elikadura-burujabetzaren inguruko informazioa, gogoeta eta eztabaida gure gizartean sustatzea da adierazpen artistikoaren eta komunikazio-formatu berrien sustapenaren bidez, kontzientzia kritikoa sortzeko tresnak diren aldetik.

Lehiaketak 5.500€ banatuko ditu sarietan eta Parisen ospatuko den COP21 goi-bileran parte hartzeko aukera emango dio irabazleari. Lau modalitate ezberdinetan hartu daiteke parte: Argazkiak, Ilustrazioak, Ikus-entzunezkoak eta Narratiba. Lanak jasotzeko epea urriaren 23tik azaroaren 15era dago zabalik. Epaimahaia baserritarrek eta aipatutako kategorietako profesionalek osatuko dute, eta haren epaia Bide Berriaken webgunearen bidez jakinaraziko da 2015eko azaroaren 23an.

Oinarriak eta informazio gehiago http://bideberriak.eus/lehiaketa/ webgunean.

Eskolako Agenda 21en lehen foroa ospatu dute ikasleek Udaletxean


Urtero ohi bezala, Lezo Herri Eskola, Lezo Institutua eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak Udaleko Pleno izan dira ikasturte honetako Eskolako Agenda 21en lehen udal-foroan.

Lezoko Eskolako Agenda 21en urriko Udal-foroa

Programan parte hartzen duten 800 bat inguru ikasleen ordezkaritza batek Udaletxeko Pleno Aretoan adi entzun dituzte Xubero Ubillosek (Ingurumen-zinegotzia) eta Leire Betetak (Udaleko Ingurumen-teknikariak) Elikadura Jasangarriari buruzko erantzunak.

Ikasturte honetan, Elikadura eta Hondakinak izango dituzte aztergai eta egindako lana eta emaitzak Udalari aurkeztu asmoz, maiatza aldera berriz ere udaletxean elkartzea aurreikusten dute ikasleek. 

Oarsoaldeko ikastetxeek 2015/16ko Eskolako Agenda 21 programa abiarazi dute


Urtero bezala, ikasturtea abiatzearekin batera, Errenteria, Lezo eta Oiartzungo ikastetxeek Eskolako Agenda 21 iraunkortasunerako hezkuntza-programari hasiera eman diote, oraingoan, Elikadura eta Hondakinak ardatz harturik.

Joan den asteartean programa honetan parte hartzen duten ikastetxeetako koordinatzaileekin eskualdeko mailako 1. koordinazio-bileran izan gara.

Oarsoaldeko Eskolako Agenda 21 2015/16 1. koordinazio-bilera

Konpostaren festa ospatuko dugu larunbatean


Lezon auzokonposta egiten hasi garenetik ia urte bete igaro da eta dagoeneko zenbait herritarren hondakin organikoak (janari hondarrak, etab.) konpost bilakatu dira. Hori dela-eta, konposta ateratzeko unea iritsi zaigu. Lezo Konposta logoaBertatik ateratzen den konposta, baratzak edo etxeko lorontzietako landareak ontzeko baliagarri izango da. Aurretik, ordea, konpostagailuetako konposta atera eta bere erabilerarako prestatu behar dugu. Konposta nola atera behar den jakiteko, Konpostaren Festa egingo dugu datorren irailaren 26an, goizeko 10:30etan, Arretxeneko konpostagunean (Musika Eskolaren atzealdean). 

Jai giroan antolatu dugu ekimen hau eta erakustaldia ezezik, mokadutxo bat hartzeko aukera ere izango dugu.

Animatu eta hurbil zaitez!