logos

Ingurumen aholkularitza teknikoa


Panorámica de Aduna

Bezero bakoitzaren beharretara egokitutako ingurumen arloko aholkularitza teknikoa (Herri-administrazioa, enpresa mundua, hezkuntza zentroak, lanbide heziketako eskolak, etab.):

  1. Udal kudeaketa ingurumen arloan: Jarduera lizentzien jarraipena eta kontrola, plan eta proiektuetan ingurumen irizpideak barneratzea, natur ondasunen kontsumo arduratsuari buruzko planak, diru-laguntzen bilaketa eta kudeaketa, udal langileei zuzendutako ingurumen prestakuntza, etab.
  2. Kalitatea eta ingurumen kudeaketa enpresan: Ingurumen Kudeaketa Sistemen ezarpena eta mantenua, ingurumen prestakuntza saioak, erosketa eta kontratazio prozesuetan ingurumen irizpideen txertaketa, etab.
  3. Enpresen Gizarte Erantzukizuna: Gizarte Erantzukizun Korporatiboari lotutako sistemen ezarpena eta mantenua, iraunkortasun memorien idazketa, etab.
  4. Hezkuntza zentroei zuzendutako prestakuntza eta sentsibilizazioa: Ingurumen edukia duten Ikastaroen, tailerren eta jardunaldi teknikoak, kalitatea eta ingurumen kudeaketa sistemen ezarpena eta mantenua, ingurumen edukia duten sentsibilizazio kanpainen antolaketa eta koordinazioa, etab.
  5. Ingurumen arloko komunikazio euskarri eta materialen diseinua eta aholkularitza